Naturaldia 2010. Jane Goodall, Daniel Pauly, Koldobika Jauregi Arújo, Miguel Delibes, Nisa Goiburu, Luis Jimenez Herrero, Shole Martín
Cabecera Seccion

_2010_Bizi Bizia

Nazio Batuek Biodibertsitatearen Nazioarteko Urte izendatu dute 2010a. Planetako bizia eta aniztasun biologikoaren balioa ospatzeko urtea dugu. Naturaldia 2010 ekitaldiak gogo biziz bat egiten du ospakizun horrekin, eta, haren eskutik, ekitaldi hau babesten dugun erakunde publikook eta ekitaldia bizi duten herritarrek ere.

Urtero legez ‚ eta dagoeneko badira urte mordoxka bat, Tolosaren protagonismoarekin, baina era berean parte hartzaile izanik Zarautz, Errenteria eta Donostia. Eta, azkenean, bukaerako hitzaldi magikoa, Chillida Lekun. Jardunaldiotan, egun bakoitza, ekintza bakoitza gogoetarako gonbidapena da. Gipuzkoan bizi diren landare, intsektu, narrasti, anfibio, arrain, hegazti eta ugaztun espezie kontaezinetako bakoitza altxor bat da, batzuetan ezezaguna zaigun altxorra, baina betiere zaindu beharrekoa dugun ondorengotza.

Jardunaldietan, ospe handiko hizlariak izango ditugu. Eta ohore handia izango da mundu osoan famatua den Jane Goodall etologoak ere parte hartzea, Gombe Stream parke nazionalean (Tanzania) txinpantzeen jokabideari buruzko ikerketak hasi zitueneko 50. Urteurrena bete den honetan, hain zuzen ere.

Biodibertsitatea atarian erakusketarekin, Gipuzkoan altxortzat ditugun espezie ugariugarietako bat ezagutu ahalko dugu. Argazki bat egiten dugunean, ematen du gure bizitzako une horretan liluratu gaituzten objektua eta unea betikotu nahi ditugula. Eta horixe da, bai, egin behar duguna: jarauntsi dugun aberastasuna iraunarazi, inguratzen gaituen edertasun hori guztia iraunarazi. Hemen, Gipuzkoan.

Mundua gonbidatuta dago 2010ean ekintzetara pasatzera, Lurrean babesa eman diezaiogun biziaren aniztasunari: bioaniztasunari.

Markel Olano
Diputatu Nagusia

 

Argazkiak ikusi
Bideoak ikusi

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie