Naturaldia 2007, Mario Molina, Antonio Ruiz Elvira, Lucila Izquierdo, Margarita Martín, Adolfo Uriarte, Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, Xabier Caño, Shole Martín
Cabecera Seccion

_2007_Klima Aldaketa

Klima aldaketaren eztabaida, zientzialarien artekoa izatetik, politika, gizarte eta ekonomia arloko eztabaida izatera pasa da. Beharbada, arazoaz ohartzeko hasierako aldian, jakintzako ñabardurak ez dira oso garrantzitsuak izango.

Aitzitik, erabakiak hartzeko garaian, funtsezkoa da ondo bereiztea zer dakigun seguru, zer dakigun duda handiekin, eta zer ez dakigun.Klima aldatzea abiarazten duten kausak identifikatzeko gai izateak ez digu ziurtatzen ondorioak zein izango diren asmatu ahal izatea; eta are gutxiago ondorio horiek zehazki non eta noiz gertatuko diren jakitea.

Horregatik, eztabaidagai dira eraginak, baina ezin eztabaidatuzkoak dira kausak.Badakizkigu mende honetan klima aldatzea baldintzatuko duten faktoreen erantzukizun «kuotak».

Kuota horiek kalkulatzeko, kuantifikatu egiten dira prozesu natural bakoitzaren ekarpena eta prozesu natural horiek beroriek aldarazten dituzten giza jarduerak.

Beste alde batetik, eraginak ziur ez dakizkigunez, eragin horietaz nor bere erritmoan jabetzen denez, eta eragin horien larritasuna guztiek berdin balioztatzen ez dutenez, badira hainbat eratako iritziak, baita iritzi kontrajarriak ere, erabilitako metodologia eta ikuspegiak zein diren.

Nazio Batuen Erakundeak, arriskuaren aurrean, zuhurtziaren printzipioa hartu zuen, 1992an onartutako Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmeneko oinarri nagusietarikotzat. Horrek esan nahi du neurriak hartuko direla izan daitezkeen kalteak edo galerak prebenitzeko; eta onartzen dela, aldaketari egokitzeko edota aldaketa ahal den heinean gutxitzeko erabakiak hartzean, bideak hainbat direla.

Klimaren historian lehendabiziko aldiz, giza populazioaren, ekonomia garatzearen eta jatorri fosileko energiak kontsumitzearen faktoreak gai izango dira, hamarkada gutxitan, berezko berotegi efektua areagotzeko. XXI. mendearen bukaerako klima aldaketa, hainbat alderdiren gorabeheran da: ea gure mundua mende honetan 7000 edo 15000 milioi gizabanako izatera iristen den; ea ekonomia zenbateko arrazionaltasunez garatzen den; ea etorki fosileko energien ordez beste batzuk erabiltzen diren; ea teknologiaren bidez ordezko energien eraginkortasuna hobetzen den; eta ea pertsona bakoitzeko egiten dugun energia eskaria gutxitzeko gai garen.

Munduko zientzialarien komunitateak ohartarazi du klimaren aldaketaz. Garbi adierazi dute zernolako arriskuak lekartzakeen XXI. mendearen bukaerarako 2 eta 6 ºC bitartean berotzeko joera egonkor batek. Hala gertatuz gero, munduko energia, garapen eta biztanleria politikak baldintzatuko lituzke; horregatik, mende honetako indar gidarietako bat da.

Hau ez da epel laburrerako eztabaida, ez eta eztabaida sinplea ere; epe guztietarakoa eta konplexua da. Informazioa zabaltzean, eta eztabaidatzean, erabakiak modu arduratsuan hartzeko irizpide etikoak erabili behar dira. Tolosa Naturaldiak hori ahalbidetzen laguntzeko asmoa du.

Luis Balairón.2007

Argazkiak ikusi
Bideoak ikusi

Ostirala. 2007/04/27

Ostirala. 2007/04/27

Ostirala. 2007/04/27

Ostirala. 2007/04/27

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie