Jornadas 2006, Eduardo Punset, Antonio Fraguas "Forges", Ramón López de Lucio, Salvador Rueda,Teresa del Valle, Jokin Bildarratz Angel Martín, Shole Matín
Cabecera Seccion

_2006_Hirigintza Sostengaezina?

Tolosa biziak jarraitzearen alde ari da oraingoan ere. Berriz ere, Tolosan izango ditugu naturarekin bat egiten lagunduko diguten jardunaldiak, bai haiek eta bai guk gero eta premiazkoagoa dugun gardentasunarekin. Hori lortzeko asmotan, gurekin izango dira, berriz ere, kultura ekologikoaren arloko pertsona ezagun, jakintsu eta gogotsuenetako batzuk.

Naturgintza harro dago, jardunaldi hauek direla medio ingurumenari buruz dugun ezagutza zabaltzen laguntzeaz. Ziur gaude geure bizi kalitatea hobetzeko balioko dutela.

Izan ere, bizi kalitatea gehiegitan lotzen diogu erosotasunari. Maiz samar hiri ingurune gainjendeztatuetan beste inon lortzerik ez dagoela iruditzen zaigun erosotasun horri, hain zuzen.

Ez dago zalantzarik hirietako munduak beti guztia bereganatzen jarduten duela. Historia bera ere, hiriaren hazkundearen prozesu gisa erakusten zaigu. Eta azken mendean, hiria, hain zuzen, botere ekonomiko eta politikoen xedea izan da, ia munduko herrialde guztietan.

Duela hiru urtetik hona, planeta osoan, jende gehiago bizi da hirietan landa ingurunean baino. Hau da, gizadiaren % 50 baino gehiago hirietan bizi da oraintxe.

Ikusi dugu herritar batek, batez beste -mundu industrializatuak bezalaxe-, planetaren baliabide guztien % 80 jasotzen dituela.
Aukerak kontzentratu dira, baina egoerak ere bai; eta hori guztia patxadaz eta zorroztasunez aztertzea komeni da. Zer ematen eta zer kentzen du hiriak? Zer antolatzen du, eta zer nahasten? Zenbateraino fida gaitezke hiriburu masifikatuetatik nolabaiteko eskuzabaltasuna edo elkarrekikotasuna jasotzeaz?

Gero eta beharrezkoagoa da gaur egun ekonomia harremanetarako darabilgun ereduaren bideragarritasunaz gogoeta egitea.
Aurten, Tolosako jardunaldiek hiri horretako ateak parez pare zabaldu nahi dituzte, ate horietatik bizitasunaren aire freskoak sar daitezen.

Joaquín Araújo
Idazlea eta naturalista

Argazkiak ikusi

Astelehena. 2006/04/24

Astelehena. 2006/04/24

Astelehena. 2006/04/24

Astelehena. 2006/04/24

Astelehena. 2006/04/24

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie