Naturaldia jornadas de naturaleza y medio ambiente
Cabecera Seccion

Abentura hau orain urte batzuk hasi zen Tolosako CITeko taldearen eskutik. Hantxe lortu genuen, 1990ean, bultzada ematea Zumardi Natur Jardunaldiak izeneko ingurumenari buruzko zabalkunde proiektuari, 2004 urtera arte koordinatu nuena. Jardunaldi hauek norabide berri batekin segitu zuten aurrera 2005ean, Tolosako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker; izan ere, Aldundiak, Garapen Iraunkorrerako Departamentutik, apustu egin zuen kontzientziazioko eta zabalkundeko era honi eustearen alde, GestoNaturarekin lankidetza-esparru berri bat sortuz eta, 2006an, TolosaNaturaldiaren sorrera bultzatuz.


Jardunaldiek sustatu nahi izan dute, beren hasieratik, ingurumenaren eta ekologiaren kulturaren pentsamendua eta adierazpidearen gaineko eztabaida eta zabalkundea, horrela ekarpen bat bilatu ahal izateko gure ingurunean iraunkortasun-kontzientzia garatzeko, urtero bilduta, helburu horretarako, ingurumen-arloan nazio- zein nazioarte-mailan izen handia dutenen talde bat. 


Informatu egin nahi dugu, baina batez ere uste dugu aldatzea eta bizimodu iraunkor baterantz joatea soilik ezagutza, kontzientzia eta jarrerak aldatzeko borondatearen bidez lortzen dela, eta hori ez talde batek bakarrik baizik eta pertsona bakoitzak eginda. Parte-hartzetik ekintzara, horregatik jarraitzen dugu urtero hitza sustatzen.


Tolosa izan da, hasieratik, gure erdigunea; gaur egun, ordea, gure jarduerak Zarautz, Errenteria edo Arrasate bezalako herrietara ere iristen dira, harremanak sortuz kultur guneekin, esaterako Chillida Leku Museoarekin zeinarekin egiten dugun urteroko lankidetza-programa bat. 


Gaur egun, Tolosa Naturaldia jardunaldiek badute Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Tolosako Udalaren, Kutxaren eta beste kolaboratzaile indibidual batzuen babesa. Jarraitzen dugu urtero gaurkotasun gaiak ekartzen eta interes handia pizten gipuzkoarren artean.
 
Naturaldiaren kolaboratzaile mordoak hitz eta keinu irekien multzo handi bat sortu dute 1990etik gaur arte.

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie