Naturaldia 2014
Cabecera Seccion

_2014_Urtez urte, 25 natur jardunaldi Tolosan

25 urte naturarekin eskuz esku

Bizitza joanean doa, ibilera betean, geratu gabe, beti mugimenduan eta etengabeko eboluzio batean. Eboluzio hori, dudarik gabe, izaki bizidunen eta naturaren berezko ezaugarri bat da.

Badira 25 urte natura ezagutzeko eta ezagutzera emateko abentura hau hasi zela. Urtetan barrena, uko egin ezinezko topaleku bat bihurtu da natura maite duen familia oso batentzat. Klan moduko bat dugu, urtez urte —jadanik badira bakar batzuk— Tolosan biltzen dena, hitz egiteko, entzuteko eta ikasteko. Aurten, Tolosa Naturaldiak familia handi hori omendu nahi du.

Eta esan beharrik ez dago jardunaldiak bizirik daudela eta eboluzio bat izan dutela. Begiratu besterik ez dugu nola aldatu den ingurumenaz aritzeko modua: 90. hamarkadaren hasieran, natura kontserbatzea edo espeziak babestea zen eztabaiden jokaleku nagusia, eta orain, berriz, espazio naturalen eta haien baliabideen kudeaketa, lurralde antolaketa edo herritarren bizi kalitatea eztabaidatzen dira, ikuspuntu integratzaileago batetik abiatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundia ere eboluzionatzen ari da natura babesteko politiketan, eta ekosistema hondatuak lehengoratzeko politika aktibo bat jarri du abian. Orain bai baita hautsitakoa konpontzeko, egindakoa desegiteko eta hartutakoa itzultzeko garaia.

Argazkiak ikusi
Bideoak ikusi

Naturaldia 2014

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie