Jornadas 2005, Ramón Ortiz Ramis,Iñaki Ezkurra, María del Mar Asunción, Francisco Olarrega, Miguel Delibes de Castro, Shole Martín
Cabecera Seccion

_2005_Natura asaldatua

Hemen ditugu, beste behin ere, naturaren gaineko jardunaldiak. Jardunaldi hauei esker, Tolosan bilduko da denon eginkizun den natura zaintze horretaz hitz egiteko orduan hitza, ahotsa, sen onaren doinu bihurtzen duen jende asko eta asko.

Oihartzun handia eragingo duten ahotsak dira, dudarik gabe, ahots hauek; komunitate zientifikoak ingurumenaren osasuna dela-eta Lurra deritzan ontzi honetan goazenoi bidali digun diagnosia ulertzen lagunduko duten ahotsak.

Aste honetan denean, ke kaltegarrien gainean hitz egingo digute, gasekin ere badela komeriarik asko esango digute, behar baino gehiago berotuta dagoela planeta, lurtar asko eta asko hiltzeraino gaixotzen dela… baina, hala ere, ez dugu esperantzarik galdu behar, garaiz gabiltza oraindik ere. Gure planeta honek, guk dugun planeta bakar honek, gaitz asko ditu, baina erremedio bat besterik ez: informatzea, jakiteko; jakitea, sentsibilizatzeko; sentsibilizatzea, konprometitzeko; eta konprometitzea, ekiteko. Zer ekintza egin behar dugun? Lurraren taupadak gure geure taupadak direla sentitu.

Aldaketa eta esperantza garaia da. Ez diogu arrazoirik eman behar, inondik ere, gizakia dela aske izan eta bere burua suntsitzeko gauza den izaki bakarra dion esamoldeari. Mahai gainean daukagu erronka: bere baitan garamatzan Lurra izeneko ontzi hau babestea, geure burua babesteko hartara. Ez dugu ahaztu behar, ordea, denona eta denontzat dela erronka.

Ongi etorri, aurten ere, natur jardunaldi hauetara.

Argazkiak ikusi

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

Astelehena. 2005/05/23

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie